2026/2027 denboraldiko gure lehen mendi-ibilaldi irteera PR-Gi 3003 ibilbide balizatuan zehar Araotz-Gipuzkoa inguru pribilegiatuan zehar uraren bidea izeneko ibilbidea da.
Gure ibilbide zirkularra Araotzeko San Migel Goiaingeruaren elizaren ondoan hasten da.
Ibilbide zirkular eder honetan paisaia tradizional ezberdinak, baserriak, ermitak eta ingurune natural pribilegiatua ikusteko aukera izango dugu.
Hauek dira ibilbideko interesgune esanguratsuenetako batzuk:
- Aitzuloko Begia: Interes geologikoko haitzuloa da, gailurra alderik alde zeharkatzen duena Orkatzategiko tontorretik gertu.
- Errotaberriko errota: uraren erabilera tradizionalari loturiko errota zaharra.
- Gurutze Santuaren baseliza: Santikurutz izeneko muinoan dago, Ugastegiko muinoaren inguruan. Hemendik, eguraldiak laguntzen badigu, Aloñamendi, Araotz eta Arantzazu auzoak mirets ditzakegu.
- Urtaoko aztarnategiak: aztarnategi garrantzitsua da, eta bertan hainbat adinetako giza aztarnak, lantzak eta brontzezko dagak eta hainbat silex-punta aurkitu ziren. Karbono 14aren proba eginda, Neolitokoak eta Kalkolitokoak zirela ondorioztatu zen. Baita hainbat animaliaren arrastoak ere.
Data eta ordutegiak:
- Data: 2026.ko urriaren 23an.
- Nondik irten: Fundación Estadio Fundazioatik.
- Irteera ordua: 08:30etan.
- Bidaiaren denbora: 55’ (gutxi gorabehera).
- Ailegatzeko ordutegia: 14:00etan Fundación Estadio Fundazioan (gutxi gorabehera).
- Kokapena: 42.99177035093289, -2.455534174799154
*Oharra: autobusez egindako bidaiak 55’ko iraupena dauka.
Izen-ematea: bulegora etorrita, aplikazioan edo 945 131 345 telefonora deituta. Abonatua ez bazara, bulegoan soilik -10 egun lehenagotik.
Prezioak:
- Izen-ematea egitean, autobusaren prezioa ordainduko da: abonatuek 18 €, eta abonatugabeek 25 €.
Irteera horiek ez dira bertan behera geratuko eguraldi gorabeherengatik. Ez da dirurik itzuliko irteerako astean bertan.
