Zer espero behar den (helburuak)
- Dohain fisikoak garatzea: iraupena, indarra, abiadura, koordinazioa eta giltzaduretako mugikortasuna.
- Padeleko teknikaren oinarriak ezagutzea.
- Padeleko taktikaren oinarriak ezagutzea.
- Oinarrizko kolpeen teknika ahal bezainbat hobetzea.
- Kolpeetako bakoitzaren metodologa ezagutzea.
- Kolpeetako bakoitza gauzatzen eta erakusten jakitea.
- Jaurtitzeko teknikak ondo-ondo jakitea.
- Hanka jokoa eta oreka ezagutzea.
- Erraketa eta pilota kontrolatzea.
Zergatik funtzionatzen duen (onurak)
- Erreflexuak eta kontzentrazioa hobetzen ditu.
- Antsietatea prebenitzen du, eta estresa txikiagotzen.
- Gizarte harremanak indartzen ditu.
- Onuragarria da adintsuentzat.
- Giharrak tonifikatzen ditu.
Pádel
Hastapenak
Adina
Egunak
Ordutegia
Prezioa € / Hila
INSTALAZIOA
OHARRAK
1
ESTADIO VITAL FUNDAZIOKO ABONATUENTZAT SOILIK. Jarduera edo ikastaroren batean izena eman nahi duten abonatugabeek aldi baterako sarrera erosi beharko dute aldez aurretik.
7
Eskolen dinamika hobea izan dadin, goiko mailetan izena emateko beharrezkoa da aurreko maila gainditua izatea. Gure irizpide teknikoari jarraituz, daitekeena da ikastarora datozenak maila, egun edo ordutegi batetik beste batera aldatzea.
11
Pala/erraketa beharko duzu.
21
Estadion egiten ari garen obrak direla eta, baliteke jardueraren instalazioa eta kokapena aldatu behar izatea; eta horren berri emango dugu.
Argibideak
Zer ekarri behar den: arropa erosoa eta kirol oinetakoak.