
Parkourra joan-etorrien artea da. 1980ko hamarkadaren amaieran Parisko aldirietan sortutako kirol jarduera bat da, eta hiri ingurunean zehar mugitzea du helburu, ingurunea entrenamendu eremu gisa berrinterpretatuta.
Ikastaro honetan, parkourraren oinarrizko ariketak eta teknikak ikasiko dituzu, bai eta indarra, koordinazioa, oreka eta konfiantza landu ere. Horretarako, jarduna parte-hartzaile bakoitzaren mailara egokituko dugu. Horrela, ingurune eta praktika segurua, inklusiboa, errespetuzkoa eta lehiarik gabea sustatuko dugu.
Zer espero behar den (helburuak)
- Dohain fisikoak garatzea: iraupena, indarra, abiadura, koordinazioa eta giltzaduretako mugikortasuna.
- Parte hartzaileen arteko harremanak sustatzea.
- Jarrera egokia lantzea eta mugimendua hobetzea, ariketa espezifikoen bidez.
Zergatik funtzionatzen duen (onurak)
- Erreflexuak eta kontzentrazioa hobetzen ditu.
- Gizarte harremanak indartzen ditu.
- Giharrak tonifikatzen ditu.
Izena emateko bideak: bulegoa, aplikazioa edo 945 131 345 telefonoa.
