
Jakinarazten dizugu Estadio Vital Fundazioaren instalazioetara sartzeko irudia (aurpegia) ezagutzeko sistema bat instalatzeko lanei ekin diegula, eta martxan izan dela. Hainbat kirol klub garrantzitsutan, bermez eta arrakastaz ezarri da sistema hori.
Nahi baduzu, ezer ekarri beharrik gabe eta txartel bidez identifikatzeko zain ilaran egon beharrik gabe, zure aurpegia ezagutu eta sarbidea ahalbidetuko dizute irakurgailu biometriko batek (sarrerako tornuetan) eta teknologia berritzaile batek (pribatutasun pertsonala babesten duena, eta datuak babesteko araudia betetzen duena).
Sistema berritzaile hori erabili ahal izateko, aski duzu datu biometrikoak (zure aurpegia) tratatu daitezen baimentzea. Baimen hori Uzt-3an iritsiko zaizun mezu elektroniko baten bidez eman dezakezu, edo Estadioren harrera lekura etorrita. Interesatuta baldin bazaude, bidaliko diren erabilera baldintzak irakurri eta onartu beharko dituzu. Abonatuaren fitxan erregistratuta daukagun helbide elektronikora bidaliko dizkizugu. Baldintzak onartzen badituzu, fitxako argazkia sistemari lotuta egongo da. Argazkia oso zaharra izanez gero, 14 urtetik beherako abonatua izanez gero, edo edozein arazo izanez gero, zatoz harrera lekura Ast-ik Ost-ra 10 -12etara eta 15 – 18-etara; Otr-tan 10-12-etara ,eta lagunduko dizugu.
Aukera hori interesatzen bazaizu, irakur eta onar itzazu zehaztapen eta baldintzak; zure abonatu txartela desgaituko dugu, aurpegi irakurgailuarekin instalazioetara sartzen zaren lehen alditik.
Sistema hori erabiltzea erabat borondatezkoa da; eta, interesatzen ez bazaizu, instalazioetara sartzen jarraitu ahal izango duzu sarrerako tornuetan zure abonatu txartelarekin identifikatuz. Probatu ondoren sistema berriarekin gustura ez bazabiltza, sistema berritik baja eman ahal izango duzu edonoiz.
14 urtetik beherako adingabeen irudia erabiltzeko baimena, guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrek soilik eman dezakete; harrera lekura etorrita, baimen hori sinatu behar dute. Baimena ematen duenak Estadio Vital Fundazioari bermatzen dio: 1. adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularra dela; eta/edo 2. adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren beste titularraren baimena duela, eta Estadio Vital Fundazioa salbuetsita uzten duela baimen hori ez edukitzeak ekarritako edozein erantzukizunetatik, ekarpen-egileak soilik bere gain hartzen baitu erantzukizuna.