Sauna eta hammama

Finlandiar sauna eta lurrun bainua; gizonentzakoak eta emakumeentzakoak (bananduta). Bakoitzak 12 lagun har ditzake, 18 urtetik gorakoak eta kontraindikaziorik gabekoak. Sauna eta hammama bero eta hotz bainu txandakatuak dira, eta helburu higieniko edo terapeutikoekin erabiltzen dira.

Irudia

Saunaren edo lurrun bainuaren barruko bero fase bakoitzari, hotz fase batek jarraitu behar dio; garrantzi bera du hotz fase horrek ere.

Erabilera arauak:
  • Ordutegia: astegunetan, 07:00etatik 21:30era; larunbat-jaiegunetan, 08:00etatik 21:30era; eta igandeetan, 08:00etatik 14:30era. Abuztuaren 16tik 27ra itxita, urteroko ikuskatzea egiteko.
  • Bete itzazu gure aholkuak, sauna/hammama eraginkorra izan dadin.
  • Librea eta doakoa, kontraindikaziorik ez duten 18 urtetik gorako pertsonentzat.

Igerileku estaliaren eraikineko beheko solairuan daude.