
Goza ezazu eguraldi onaz, partekatu jardunaldi dibertigarria eta kalitatezkoa zure familiarekin, beste abonatu batzuekin, eta utzi gure kontura musika eta jarduerak, egun gogoangarria izan dadin.
Datorren igandean, ekainak 8, hitzordua dugu.
Egitaraua:
11:00 h Ur-parkea puzgarriekin tranpolinaren igerilekuan eta makillaje/henna tailerra landan, musika eta erritmoen eskutik dinamizatua, 13:30ak arte
11:30 h Musika emanaldia sarrerako agoran, ‘Como tú quieras' bandaren eskutik, 13:00ak arte
13:00 h Zirku kalejira Kanbahiota konpainiaren eskutik, agora plazatik
13:30 h Tranpolin jauzien erakustaldia eta ur ikuskizuna tranpolineko igerilekuan, 14:15ak arte
14:30 h Ongietorri luntx irekia Estadioko ostalaritza berriaren eskutik, buffet plazan, Muteall DJak girotuta
15:30 h Atsedenaldia
17:00 h Goizeko jarduera berak tranpolinaren igerilekuan eta alboko landan (ur-parkea eta makillaje/henna tailerra), 20:00ak arte
17:30 h Musika emanaldia sarrerako agoran, La Madre de José taldearen eskutik, 19:00ak arte
18:00 h Kanbahiota zirku animazioa, Estadioaren inguruan
Jauzi master klasea (10 urtetik gorakoentzat), 19:30ak arte
20:00 h Jai-amaiera
