Tranpolin igerilekua

Olgetarako kanpo igerilekua, 50 x 18 metrokoa. Jauzi zuloa du; palankak eta tranpolinak; eta 1,45 - 5 metro bitarteko sakonera. Batez ere udako denboraldian (ekainetik irailera) gozatzeko da, eta udako jarduerak egiteko. Sorosleek etengabe artatua.

Irudia

Irekiera eta ordutegiak:

  • Irailaren 8ra arte, 10:00 - 21:30 (irekia berezia: maiatzaren 1etik 31ra, 13:00-20:00; eta irailaren 9tik 30era, 12:00-19:00)
Erabilera arauak:
  • Erabilgarri dago (salbu eta Fundazioak programatutako jarduerarik izanez gero) Estadio irekita dagoen egutegi eta ordutegi osoan (21:30 arte).
  • Dutxatu bainatu aurretik, eta erabili txanoa (ile luzea baldin baduzu) eta txankletak.
  • Ez molestatu besteak bat-bateko murgilaldiekin, lasterka, pilotekin...
  • Lagun egin uretan ondo-ondo moldatzen ez diren 7 urtez beherakoei.
  • Egin kasu soroslearen jarraibideei, eta bete itzazu jarraibide horiek.

Haur jolastokiaren eta familia igerilekuaren ondoan dago.