
Azaroaren 24an, igandearekin, irteera Txindokira egingo da. Mendi-irteera Aralarreko haran glaziarretan zehar izango da.
Txindokira (1.346m), Euskal Mendietako tontorrik adierazgarrienetako batera, igoko da. Tontor ikusgarri horretara igotzeko, biribilean egingo dugu ibilbidea Arritzagako haranean zehar; lekua ospetsua da jatorri glaziarreko aztarnengatik, eta hor Aralar mendilerroaren glaziarismoari buruzko azalpen bat emango da. Desnibela 950 metrokoa da.
Irteerak 7:00 eta 19:00 bitartean egiten dira, eta prezioa abonatuentzat 15 € da —10 €, 60 urtetik gora edo 18 urtetik beherakoentzat—. Abonatuak ez direnek 18 € ordaindu behar dute — 13 €, 60tik gorakoek eta 18tik beherakoek—.
Parte hartzeko gutxienezkoa adina 10 urte da — 5 urte, familiarekin parte hartuz gero—.
