Udalaitz (Gipuzkoa)

Nahi baduzu mendizale izan, beste pertsona batzuekin ibili…, guk eskaintzen dizugu irteera horietan parte hartzeko aukera. Izan kontuan, egoera fisiko onean egon behar dela.

Udalaitz (Gipuzkoa)

Udala auzotik ibiltzenhasi ginen euri fin batekin lagundutak, ibilbide osoan bidelagun izanik. Gora egiten genuen einean lainoa eta euria indartzen joan ziren gailurrera helduko ginen plantearaziz. Zorionez eguraldiak bake une bat eman zigun eta gailurra aurretik dagoen kobazulora iristeko aukera izan genuen, eta bertan argiago ikusi genuen gailurra egitea.

Kobazulora bueltatu ginen gailurra egin ostean eta honen poztasunarekin Elorriorantz abiatu ginen. Behera egiten genuela lainoa eta euria gogor hasi zen berriro gure planak bertan behera utzita. Udalara buelta egitea erabaki ostean autobusera heldu ginen arropa ziku eta beroa janstera.

Eguna luzea zenez eta bero geundenez, Arrasate bisitatzea eta zeozer bero hartzea erabaki genuen Gasteizera bueltatu aurretik.

Gutxienezko adina: 15 urtetik gorakoak
Irteera ordua: 7:00ean
Helduera ordua: 18:00ak
Izen-ematea: abonatuentzat, irteera baino 15 egun lehenagotik hasita (harrera lekuan, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio Online webgunean); eta abonatugabeentzat, irteera baino 10 egun lehenagotik hasita (harrera lekuan, edo 945131345 telefonora deituta), irteeraren aurreko asteleheneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren astean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.
Taldeak: Gehienez 45 lagun, irteerako
Prezioa: 15 € Estadio Fundazioko abonatuentzat, eta 20 € abonatugabeentzat. Prezioan sartuta daude bide-erakusleak eta garraioa.

Mendizaletasuna - Montañismo. Fundación Estadio Fundazioa

Argazki-saila