
Goizean goiz inguru hauetan normala den xirimiria izaten dugu lagun, laina laister, erkametz basoan sartzen gara eta odeiak irekitzen dira. Urninako menditontorratik paisai paregabeaz gozatzen dugu, Zuazako irla eta urtegia ikusten.
Ullibarri herrixkatik pasatu eta gero, urtegiaren ertzetik doan Bide Berdea jarraitzen dugu eta hamaiketakoa egin eta gero Landara heltzen gara. Kafetxo bat artu eta gero autobusean bueltzatzen gara Gasteizera.
Irteera paregabea izan da denboraldia hasteko!
