Unai Arrieta

Azken hilabeteetan bizi izan ditugun inguruabarrek harrapatzen duen guztia suntsitzen duen ekaitz gisa funtziona dezakete, eta aurrera jarraitzeko zalantza ere sor diezagukete. Baina kontua da, jende asko —guk uste baino askoz gehiago— jasaten duen edozein ekaitz, lurrikara, tsunami edo koronabirusen ondoren, jaiki egiten dela. Jende hori, psikologian esaten den bezala, erresilientea da.