Urtebetetze jaiak

Zure semea edo alaba Fundazioko abonatua baldin bada eta 5 - 12 urte bitartekoa bada, haren urtebetetze jaia Estadion ospa dezakezu, nahiz eta haren adiskideak abonatuak ez izan (5 urtetik beherakoentzat, galdetu harrera lekuan).

Urtebetetze jaiak

Ostiral arratsaldeetan egiten ditugu, urritik maiatzera bitartean (jaiegunetan edo zubietan izan ezik). Aurrez hitzartu behar da, harrera lekura etorrita edo 945 131 345 telefonora deituta, ospakizuna baino astebete lehenago gutxienez. Egun horietatik kanpora, gonbidatu guztiek izan beharko dute abonatuak, edo eguneko sarrera erosi.

Urtebetetzea 17:45ean hasiko da. Hasteko, askari bikaina egingo dugu (Gazte eraikineko urtebetetze aretoan); gero, jarraitzeko, joko zuzenduen programa, kiroldegian (trinket eraikinean).

Askariaren osagaiak: Nocilla sandwich erdia; sandwich misto erdia; urdaiazpiko eta gazta pizzaren laurdena; snack sorta; litxarreria poltsa; eta, edateko, freskagarria edo ur minerala edo fruta anitzeko zukua.

Dena 11 euroan, pertsonako.

Nahiago baduzu, badugu junior menua: patata arrautzopila (pintxoa), urdaiazpiko ogitartekotxoa, pizza (zati bat), kroketak (hiru), Pelotazos poltsa, Mini Oreo gailetak edo antzekoa, eta freskagarria edo ura. Prezioa: guztira (jokoak eta askaria) 13,50 euro pertsonako.
Askari ona eskain diezaiekegu gurasoei ere.

Zure laguntza behar dugu

  • Estadiora taldean sartu behar da, 17:30ean edo geroago.
  • Haurrei urtebetetze aretoan egingo diegu harrera. Haurrak bi toki horietako batetik bestera joatea eta etengabe gainbegiratzea, urtebetetzea kontratatu duenaren ardura izango da.
  • Kiroldegian jolasteko, zola garbia duten kirol oinetakoak behar dira. Bestela, oinutsik egin beharko dute jolas.
  • Ospakizunera etorritako haurrek ez dute baimenik estaliak edo erreserbatu beharrekoak diren beste instalazioetara sartzeko.
  • Kafetegian kobratuko dugu, ospakizunaren egunean bertan, bezperan baieztatutako haur kopuruaren arabera.
  • Kontratatzaileak du ospakizuna behar bezala egin dadin zaintzeko ardura, bereziki instalazioak egoki erabiltzeari eta ondo tratatzeari dagokionez, gainerako abonatu eta erabiltzaileak errespetatzeari dagokionez, eta Estadioko arauak eta langileen jarraibideak betetzeari dagokionez.
  • Informazio gehiago, harrera lekuan, edo 945 131 345 telefonora deituta.