Aurten, kategoria guztietan ari gara lehiatzen, benjaminaurrekoetatik seniorretaraino; eta hainbat bikote misto ditugu.
Eskolartekoan, 9 bikote ditugu lehian: palako modalitatean 25 neska-mutiko baino gehiago ari dira; eta kimu kategoriako esku huskako modalitatean, bikote bat dugu, Mariak eta Beñatek osatua. Bikote batzuk kategoriaz igo ditugu, beren mailagatik, eta irabazten jarraitzen dute. Animo!!
Abenduaren 20an (larunbata) eta 21ean (igandea), argentinar paletako txapelketa egingo dugu trinketean, gazteen eta 22 urtez azpikoen kategorietan. Hor izango ditugu nafarrak, Errekaleor klubekoak eta, jakina, Zidorrako ordezkariak.
Ligaxkako txapelketa sistema izango da, larunbat osoan. Finalerdiak eta finalak igande goizean jokatuko dira. Anima zaitezte! Zatozte torneoa ikustera!
