Zure lehenengo HYROX lehiaketa egitera ausartuko zara?

Azaroaren 28an (larunbata), Estadio barruko lehiaketa. 8 estazio, 90 minutu eta 32 lehiakide. Zatoz lehenbailehen aurretiko izen-ematea egitera!

Zure HYROX saioetan inoiz zeure buruari galdetu badiozu «Zenbat denbora beharko nuke dena jarraian egiteko?», heldu da probatzeko unea.

Azaroaren 28an (larunbata), barne lehiaketako gure lehen HYROX esperientzia estreinatuko dugu, berariazko araudiarekin eta pisuekin. Lasterketa, arraunketa, bultzatzea, kargatzea eta eustea: zortzi estazio, zirkuitu bat terrazan, eta barkatzen ez duen kronometroa. Soilik 32 lehiakiderentzat dago tokia; beraz, aurretiko izen-ematea ireki dugu.

Hitzordu bikaina duzu, zeure burua probatzeko, beste pertsona batzuekin neurtzeko eta HYROX proba baten giroa zuzenean bizitzeko.

Nola funtzionatzen du?
Proba banakakoa da, eta bi kategoria daude: emakumeak eta gizonak. Distantziak berdinak dira denentzat, eta pisuak espezifikoak dira kategoria bakoitzerako.

Gizonak Emakumeak
Sled pull: 75 kg Sled pull: 60 kg
Sled push: 75 kg Sled push: 60 kg
Farmers carry: 24 kg Farmers carry: 16 kg
Sandbag lunges: 20 kg Sandbag lunges: 15 kg
Wall balls: 6 kg Wall balls: 4 kg

Hasteko, parte-hartzaile guztiek dute 400 metroko lasterketa jarraitua. Ondoren, HYROXeko 8 estazioetatik igaro behar dute, estazioen artean lasterketak tartekatuta. Lasterketa horiek kanpoko terrazan egiten dira, 200 metroko zirkuitu seinaleztatu batean.

Estazioetan ilararik sor ez dadin, ordena aldatu egiten da. Parte-hartzaile bakoitzak 1etik 4ra bitarteko zenbaki bat izango du, zein estaziotatik hasten den zehazteko.

- 1 zenbakidun parte-hartzaileak
Lasterketa (400 m)             Arraunketa (500 m)            Skierg (500 m)           Burpees (60 m)         Sled push (60 m)           Sled pull (60 m)     Farmers carry (60 m)   Sandbag lunges (60 m)         Wall balls (50 errep.).

- 2 zenbakidun parte-hartzaileak
Lasterketa (400 m)             Burpees (60 m)          Sled push (60 m)           Sled pull (60 m)          Farmers carry (60 m)           Sandbag lunges (60 m)             Wall balls (50 errep.)           Arraunketa (500 m)           Skierg (500 m).

- 3 zenbakidun parte-hartzaileak
Lasterketa (400 m)          Sled pull (60 m)          Farmers carry (60 m)            Sandbag lunges (60 m)          Wall balls (50 errep.)         Arraunketa (500 m)                             Skierg (500 m)           Burpees (60 m)          Sled push (60 m).

- 4 zenbakidun parte-hartzaileak
Lasterketa (400 m)        Sandbag lunges (60 m)        Wall balls (50 errep.)    Arraunketa (500 m)         Skierg (500 m)       Burpees (60 m)        Sled push (60 m)      Sled pull (60 m)           Farmers carry (60 m).

Hasierako denbora eta amaierakoa hartzen dira, lehiakide bakoitzak guztira egindako denbora jakiteko. Teknikari/epaile batek baliozkotuko ditu proba bakoitzean distantziak, ibilbidea eta teknika, nazioarteko HYROX araudiari jarraituz. 90 minutuko muga duzu, dena osatzeko. Denbora horren barruan amaitzen ez baduzu, ez da amaierako denbora erregistratuko.

Izen-ematea:

  • Doakoa. Beharrezkoa da Kirol Plus formulan izena emanda egotea, eta aldez aurretik gutxienez 4 HYROX saio eginda izatea.
  • Aurretiko izen-ematea: azaroaren 16tik 25era, harrera lekura etorrita edo 945 131 345 telefonora deituta. Aurretiko izen-emateak onartutako lehiakideak (ordutegiko 16) baino gehiago baldin badira, zozketa egingo da. Zozketaren emaitza azaroaren 26an jakinaraziko dugu.
  • Bi ordutegi: 10:30etik 12:00etara edo 12:30etik 14:00etara (gehienez 90 minutu, amaierako denborak balio izateko).
  • Lehiakide kopuru mugatua: gehienez 32.
  • Parte hartzeko, ezinbestekoa da osasunez oro har ondo egotea eta forma fisiko orokor onargarria izatea.

Egizu aurretiko izen-ematea lehenbailehen, harrera lekura etorrita edo 945 131 345 telefonora deituta!

Eta gogoan izan ezazu: parte hartzeko, beharrezkoa da Kirol Plus formulan izena emanda egotea, eta aldez aurretik gutxienez 4 HYROX saio eginda izatea.