AEA - Sara Maldonado, Mikel Tous eta Ziortza Benito: 'Ejercicio inteligente: entrenamiento de fuerza'

Azken urteetan, arreta handia piztu du muskulu sistemak; izan ere, aurkitu da miokina izeneko proteina batzuk jariatu daitezkeela muskulu uzkurdura gertatzen den aldiro, eta are gehiago indar entrenamenduarekin.

AEA Sara Maldonado, Mikel Tous eta Ziortza Benito

Saio horretan, aztergai izan genituen indar entrenamenduaren onurak.

Azken urteetan, arreta handia piztu du muskulu sistemak; izan ere, aurkitu da miokina izeneko proteina batzuk jariatu daitezkeela muskulu uzkurdura gertatzen den aldiro, eta are gehiago indar entrenamenduarekin. Muskuluak askatzen dituen proteina horiek parte hartzen dute prozesu antiinflamatorioetan, metabolikoetan eta immunologikoetan, eta eragin onuragarria dute gizakien osasunean.

Horregatik, ikertzen ari dira ea zer eragin duten gaixotasun metabolikoetan, kardiobaskularretan, minbizian eta transmititu ezin diren beste gaixotasun batzuetan.
Horixe da, hain zuzen, indar entrenamendua heriotza tasa txikiagoari lotuta egotearen arrazoi nagusietako bat, eta badirudi are efektu handiagoa duela ariketa aerobikoarekin konbinatzen denean.
Ez al zaizu burutsua iruditzen mekanismoa ezagutzea eta praktikan jartzea?

Hizlariak:
Sara Maldonado: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta doktorea (EHU).
Mikel Tous: EHUn formakuntzan diharduen ikertzailea. Gorputz- eta kirol-hezitzailea.
Ziortza Benito: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua du, eta Dibertsitatea duten Pertsonentzako Ariketa Fisiko eta Kiroleko masterra. XMX Fitness zentroko irakaslea da.

Hemen duzu hitzaldiaren Bideo-laburpena eta baita ere grabazio osoa.