Allegro pilatesa: sendatzen duen mugimendua

Allegro pilatesa: sendatzen duen mugimendua

Pilates metodoa, besterik gabe pilates izenez ezaguna, XX. mendearen hasieran Joseph Hubertus Pilatesek sortutako entrenamendu fisiko eta mentaleko sistema bat da. Sistema hori asmatzean, oinarritzat hartu zituen ezagutzen zituen zenbait espezialitate, hala nola gimnastika, traumatologia eta yoga; dinamismoa eta indar muskularra kontrol mentalarekin, arnasketarekin eta erlaxazioarekin batu zituen.

Hasieran, kontrologia deitu zion, burua gorputza kontrolatzeko erabiltzen zuelako, baina bien arteko oreka eta batasuna bilatuz. Metodoaren ardatza core («erdigunea» edo «nukleoa») delakoa da; muskulu abdominalei, gerrialdekoei, pelbisekoei, ipurmasailei eta zutabeko muskulatura sakonari egiten die erreferentzia; eta, pilates saio batean, arnas muskulatura jartzen da martxan. Pilates egitean, muskulu lanaren kalitateak garrantzia handiagoa du kantitateak baino; muskulu lanaren erabilera egokiak eta arnasketak dute garrantzia.

Metodoaren funtsa ez da karga astunak altxatzea, mugimenduak errepikatzea edo ahalegin itzelak egitea kontrolik gabe. Hala ere, gorputz kontzientzia ona lortzeko etapa gainditu dutenentzat eta praktikan aurrera egiten jarraitu nahi dutenentzat, hortxe dago reformer makinarekin konbinatzeko aukera, makina horrek zailtasun handiagoko ariketa ugari eskaintzen baititu. Allegro pilatesa deitzen zaio horri.

Mundu osoan praktikatzen da, eta gero eta ospe handiagoa du. Era berean, sistema eskeletikoari eusteaz arduratzen den tendoi, lotailu eta muskulatura sare sakon eta sendo bat eratzeko aukera ematen du. Pilatesa asko erabiltzen da errehabilitazio terapian, bai eta bizkarreko mina prebenitzeko eta arintzeko ere.

Allegro pilatesean, ariketak egiteko, makina bat erabiltzen da: hainbat posiziotan ariketa ugari egiteko bereziki diseinatutako makina bat. Makina horrek ohe formako plataforma lau bat du, eta alderik alde irristatzeko aukera ematen du. Egituraren markoa plataformari lotuta dago, soken eta malgukien bidez, eta helburua da pertsonek pixkanaka gorputz indarra irabaztea, ariketek gorputzaren pisuaren eta soken erresistentziaren aurka borrokatzeko aukera ematen baitute.

Reformer izeneko makina da ezagunenetako bat, pertsona bakoitzaren beharretara egokitzeko aukera ematen baitu. Mugimenduak indartu nahi duzun muskulura edo muskulu multzora bideratzen ditu, eta ariketa metodorik moldakorrena da, hala hasiberrien nola arituen beharretara egokitzen baita.

Estadioak badu areto bat, hamaika makina dituena (allegro reformer), bai eta pilates metodoa (intentsitate handiagoarekin) eta antzeko beste jarduera batzuk egiteko berariazko materiala ere. Gutxi gorabehera berrogei eskola gidatu ematen dira astelehenetik ostiralera, hainbat ordutegi eta iraunaldirekin, goizeko bederatzietatik gaueko bederatzietara bitartean.

Allegro pilatesaren onurak:


• Indarra hobetzen du eta muskuluak tonifikatzen ditu.

• Mugimenduaren malgutasuna eta zabaltasuna handitzen ditu.

• Gorputzaren jarrera eta lerrokadura hobetzen laguntzen du.

• Egonkortasun eta oreka handiagoa sustatzen du.

• Estresa arintzen eta erlaxazioa areagotzen laguntzen du.

• Gorputz kontzientzia eta koordinazioa areagotzen ditu. Monitoreen iritziak jaso ditugu. Ana: «Oinarri sendo bat sortzea, oreka bat mantentzeko mugitzea eta gozatzea, jardueran konstantea izateko». Alicia: «Aldaketa mugimenduaren bidez gertatzen da, eta mugimenduak sendatzen du».

• Giharretako desorekak zuzentzen laguntzen du.

• Artikulazioetan inpaktu txikiko entrenamendua ematen du.

• Trebetasun maila eta egoera fisiko bakoitzera egokitu daiteke.

• Arnasketa eta odol zirkulazioa hobetzen laguntzen du.

Astean 40 eskola inguru, Estadion

Estadioak badu areto bat, hamaika makina dituena (allegro reformer), bai eta pilates metodoa (intentsitate handiagoarekin) eta antzeko beste jarduera batzuk egiteko berariazko materiala ere. Gutxi gorabehera berrogei eskola gidatu ematen dira astelehenetik ostiralera, hainbat ordutegi eta iraunaldirekin, goizeko bederatzietatik gaueko bederatzietara bitartean.