Armairuak

Ahaztu itzazu deserosotasunak, eta gorde itzazu Estadion zure erraketak, baloiak, nezeserra, txankletak... Armairua urte osorako alokatzeko zerbitzu erosoa duzu, oso praktikoa eta merkea. Horri esker, urte osoan Estadion utz ditzakezu familiaren gauzak, Estadiora etortzen zaren bakoitzean ekartzen ibili beharrik gabe.

Irudia
Baliagarria izango zaizu:
  • 1. Armairuak alokatzeko zerbitzuaren helburua hauxe da: zure gauzak (palak, erraketak, baloiak, txankletak, nezeserra...) gordetzea, Estadiora etortzen zaren aldiro gauza horiek guztiak ekartzen ibili behar ez izateko. Zerbitzu horren egutegia eta ordutegia, Estadiorenak berak dira.
  • 2. Armairu bat erabiltzen hasteko, aldez aurretik erreserba egin behar duzu harrera lekuan, eta alokairua ordaindu. Informazio gehiago: harrera lekuan edo fundacionestadio.eus webgunean.
  • 3. Armairua Estadio Vital Fundazioarena da. Mesedez, zaindu ezazu zeurea balitz bezala; ez dadila hondatu kolpeekin, graffitiekin, pegatinekin, esekigailuekin…
  • 4. Estadio Fundazioak ez du inolako erantzukizunik izango, armairuan edo barruti honetan zure gauzak hondatu, lapurtu edo galduz gero.
  • 5. Usain txarrik ez egitearren, intsektuak ez erakartzearren… barruan ez ezazu gorde denborarekin galtzeko arriskua duen ezer (arropa edo oinetako zikinak, janari edo edari hondarrak, eta abar). Segurtasuna zaintzearren, ez gorde gauza sukoirik edo arriskutsurik.
  • 6. Lagundu garbitzaileei: erabil itzazu edukiontziak eta zakarrontziak. Garbitasuna eta segurtasuna zaintzearren, ez ezazu jan, edan edo erre barruti honetan.
  • 7. Estadio Vital Fundazioko langileak zuri laguntzeko daude. Laguntza behar baduzu, jo ezazu haiengana.

Igerileku estaliaren eraikineko beheko solairuan dago.