Entrenamendu pertsonala

Ariketa fisikoa egiteko modurik eraginkorrena eta seguruena

Zure sasoi fisikoari dagokionez dituzun helburuak lortzeko, entrenamendu pertsonala da modurik eraginkorrena eta seguruena. Helburuak lehenago lortuko dituzu, ahalegin gutxiagorekin eta modu integratu batean. Gainera, entrenatzaile pertsonal bat oso baliagarria izan daiteke, entrenatzeko motibazioa eta orientazio teknikoa behar badituzu. Zuri eta zure beharrei egokitua.

Denok egin behar genuke ariketa fisikoa, gure adina edo egoera fisikoa kontuan hartu gabe. Hala ere, zenbat aldiz sartu gara gimnasio batean, eta gure inguruan begiratu dugu nondik hasi ez dakigula? Edo makina bati begiratu diogu, zehazki nola funtzionatzen duen eta makinan nola kokatu behar garen jakin gabe? Edo ordubete igaro ondoren, denbora aprobetxatu ez dugulako sentsazioarekin atera gara? Edo ez gara joan ere egin, alferkeriagatik, animatuko gaituen norbaiten bultzadatxo horren faltan?

Galdera horiek guztiek dute irtenbide bera: entrenamendu pertsonala. Baldin eraginkorragoa izan nahi baduzu, eta baldin sasoi fisikoari dagokionez zure helburuak lehenago, ahalegin gutxiagorekin eta modu integratuan lortu nahi badituzu, Estadioko Fitness zerbitzuan aukera emango dizugu abangoardiako fitnessean trebatutako profesional bat kontratatzeko.

Entrenatzaile pertsonal bat oso erabilgarria izan daiteke, entrenatzeko motibazioa eta orientazio teknikoa behar baditugu. Baina ez hori bakarrik: «gure helburua da ariketa are hurbilago egitea, entrenatuko dugun pertsonarekin lotura bat sortzea», azaldu du Iker Mújicak, zerbitzuaren arduradunak. «Behar gaituzten edozein alderditan laguntzea».

Formula hau, dudarik gabe, ezin hobea da inoiz entrenatu ez duen edonork bakarrik sentitzeko beldurrik gabe entrenatu ahal izan dezan; edo zuzendutako jardueretara joaten diren eta osagarri bat nahi dutenentzat; edo behar adina estrategia eskuratzeko, gero fitness gelan modu autonomoan entrenatu ahal izateko.

Entrenamendu pertsonalak, Estadion
Estadioko entrenamendu pertsonaleko zerbitzua era guztietako pertsonentzat da. Gaur egun, zerbitzu hori erabiltzen dute, adibidez, 15 urteko gazteek (horientzat, nahitaezkoa da saio bat egitea, gimnasioan sartu aurretik, aretoa ondo ezagut dezaten eta helburuak lortzeko modurik onena zein den jakin dezaten); edo ebakuntza kirurgikoa egin behar dietelako egoera fisikoa hobetu behar duten pertsonek; edo, jada ebakuntza egin dietelarik, medikuarekin edo fisioterapeutarekin egindako errehabilitazioaren ondoren eguneroko errutinara itzuli behar duten pertsonek. Bi muturren artean, helburu eta behar sorta zabala dago.

Abonatu interesduna Fitness zerbitzutik pasa daiteke, hor azalduko baitiote zertan datzan, zer aukera dauden eta zer prezio duten. Era berean, mezu elektroniko bat bidal dezakete fit-wellness@fundacionestadio.eus helbidera, mezuan adierazita beren telefono zenbakia; horrela, arduradunaren deia jasoko dute. Aurrera jarraituz gero, eta ordutegi erabilgarriaren arabera, entrenatzaile bat esleituko da. Lehenengo hitzorduan, elkarrizketa labur baten bidez jakin ahal izango dugu abonatuaren egoera, ea lesioren bat duen, helburuak, etab.

Saioak ordubetekoak dira, eta elkarrizketaren ondoren diseinatutako programa espezifiko bat jarraitzen da, ahalik eta modu seguru eta dibertigarrienean. Entrenamendu pertsonalak banaka egin daitezke, bikoteka, hirukoteka, edo gehienez 4 laguneko taldetan.

Entrenamendu pertsonalaren onurak

- Arreta esklusiboa. Entrenatzaile pertsonal batek lan indibidualizatua egiteko aukera ematen dizu. Gainera, profesional baten laguntasuna duzu, eta ariketa guztiak behar bezala egiten direla ikuskatzen du.
- Entrenamenduaren eraginkortasuna. Frogatuta dago libreki entrenatzea baino eraginkorragoa dela. Ez dago gaizki planifikatutako edo oker gauzatutako ariketarik, eta kirolzalearen ohiko akatsak ezabatzen ditu.
- Motibazio pertsonala areagotzen du. Aditu batek aurrerapenak ikusaraziko dizkizu, aurrerapen txikiak baldin badira ere; eta egin dituzun lorpenak eta lortzeko geratzen den guztia gogoratuko dizkizu. Haren aholkuei, gidari eta motibazioari esker, entrenamendua eta errendimendua hurrengo mailara eraman daitezke. Era berean, lagungarria da entrenamendu planarekin konpromiso handiagoa hartzen laguntzeko ere, entrenamendu egunik egin gabe utzi ez dezazun.
- Etengabeko gainbegiratzea eta segimendua. Bilakaeraren etengabeko segimendua egiten da; horrela, entrenamendu errutina aldatzeko aukera dago, egoera fisikoan berritasunen bat izanez gero. Gaitasun kardiobaskularra handitu nahi bada, edo muskuluak garatu nahi badira, edo lesioak prebenitu nahi badira, entrenamendu errutina hautatzeko orientazioa eman dezakete, bai eta gauzak ondo ez doazenean horren seinaleak ezagutzeko orientazioa ere.
- Zuri eta zure denborari egokitzen zaie. Eta helburu errealistak definitzera eta arrazoizko epe baten barruan betetzera ere egokitzen da. Pertsona bakoitzarentzako ariketa programa perfektua egin dezake, helburu horiek ez ezik lehentasunak ere kontuan hartuta, eta entrenamendu errutina aldartera egokitu dezake.