Estadio, uda zaporearekin - Udako jarduerak eta izen-emateak 2024

Hona hemen Estadion uda honetan izango duzun jardueren eskaintza guztia. Espero dugu zeure jarduera aurkituko duzula, eta gozatuko duzula.

Uda programazioa

Zure Estadiok, orain, uda zaporea du.  Eta zure udak zapore hobea du garai horretarako instalazio, zerbitzu eta jarduera gustukoenak jada bueltan izanik. Badakizu uda berri baten aurrean zaudela, eguzkiaren argiak eta tenperatura onak zure zentzumenak estimulatzen dituztenean. Soinuek eta irudiek Estadioko beste uda batzuetako oroitzapenetara eramaten zaituztenean.  Murgilaldi bakoitzak esperientzia paregabea biziarazten dizunean.

Kanpoko igerilekuekin eta lorategiekin, udako ostalaritza zerbitzuekin eta jarduera programarekin (Kirol Plus formula berria barne), Vitoria-Gasteizen duzun aisialdi aktiboa hurrengo mailara igotzen da. Inspiratu zaitez askotariko jarduerekin, gozatu itzazu Estadioko zure txoko eta unerik gogokoenak, eta bizitzeko duzun uda berri honek dakarren emozio paregabea.

Dasta ezazu uda inoiz ez bezala!

 

 

info: Haur / Junior

                    

 

info: + 16

Gogoan izan: udako programako jardueretarako norbaiten izena emateko, ezinbestekoa da pertsona hori Estadio Vital Fundazioko abonatua izatea.

Datu pertsonalak babesteari buruzko Espainiako eta Europako arauekin bat etorriz, jakinarazten dizugu: zuk guri datuak (zeureak edo hirugarrenenak; haien izenean edo zure ardurapeko adingabeen izenean; azken kasu horretan, datu horiek tratatzeko berariazko baimena ematen dut, legezko ordezkaritzat), bai eta zurekin dugun harremanean sortutako beste edozein datu ere, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk tratatuko ditu, abonatua (arrunta, berezia, aldi baterakoa) zarenez, gonbidatua zarenez, erabiltzailea zarenez, hornitzailea zarenez, edo kolaboratzailea zarenez erakunde honekin duzun negoziazio harremana behar bezala garatzearren, kontaktua eta komunikazioa mantentzearren, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk sustatutako edo antolatutako jardueretan eta ekitaldietan izen-ematea eta parte-hartzea kudeatzearren, eta gure jarduerei eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa zuri bidaltzearren. Antolatzen ditugun jarduera, jai, lehiaketa eta ekitaldietan, argazkiak nahiz bideoak egin ahalko dira. Trataera hori datuen titularren adostasunean eta gure interes legitimoan oinarritzen da. Gainera, datuak hirugarrenei komunikatuko zaizkie, legez baimendutako kasuetan, esaterako Vital Fundazioari lotutako fundazioei eta beste elkarte eta klub batzuei. Ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik egitea. Kategoria bereziko datuak tratatzen dira (konparaziorako, osasunekoak edo hatz markak), behar-beharrezkoak diren kasuetan, hala nola: Fitness zerbitzuko edo jarduera jakin batzuetako sarbidean; jai, lehiaketa, ekitaldi edo jarduera bateko abonatua, erabiltzailea edo parte hartzailea zarenez jarduerak gozatu eta gauzatzean gertatutako gorabeherak artatzean eta lehen sorospenak ematean. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko aukera duzu, bai eta Datuak Babesteko Arautegi Orokorrean onartutako beste eskubide batzuk gauzatzekoa ere, dagokion web orrian ikusgai duzun informazio gehigarri eta osoan zehaztuta dagoenez.