
Erabilera arauak:
- Erabilgarri dago (salbu eta Fundazioak programatutako jarduerarik izanez gero) Estadio irekita dagoen egutegi eta ordutegi osoan (21:30 arte).
- Dutxatu bainatu aurretik, eta erabili txanoa (ile luzea baldin baduzu) eta txankletak.
- Ez erabili bermudarik edo "boardshort" delakorik, eta erabili txankletak.
- Ez molestatu besteak bat-bateko murgilaldiekin, lasterka...
- Lagun egin uretan ondo-ondo moldatzen ez diren 7 urtez beherakoei.
- Garaiz ibili, saioa bere orduan has eta buka dadin.
- Egin kasu soroslearen eta/edo irakaslearen jarraibideei, eta bete itzazu jarraibide horiek.
Haur eremuaren (haurren igerilekua eta jolastokia) eta gazte eraikinaren ondoan dago.