Gurpil-lerroko patinajea, familian

Zatoz kiroldegira, familian eskola batzuk hartzera, lehenengo egunetik harrapatuko zaituen irristatze kirol dibertigarri honetaz areago gozatzeko.

Gurpil-lerroko patinajea, familian
Zer espero behar den (helburuak)
  • Sasoi fisikoa hobetzea.
  • Lagunekiko errespetua hobetzea.
  • Norberarekiko errespetua hobetzea.
Zergatik funtzionatzen duen (onurak)
  • Autonomia pertsonala aldezten du.
  • Autokonfiantza.
  • Begien eta eskuen koordinazioa laguntzen du.

Familian

Patinajea eta jolasak, familian

1h
Adina
Egunak
Ordutegia
Prezioa € / Hiruhilekoa
ABONATUA
ABONATUGABEA
INSTALAZIOA
OHARRAK
+ 5
Lr
10:00, 11:00
95 / 76 €
128 / 109 €
1

Adierazitako prezioa ikastaroko eta pertsona bakoitzeko da: normala / hobariduna (25 urtetik beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat). Estadio Vital Fundazioko abonatuak ez diren ikastarogileei, Estadiora sartzeko txartel bat emango zaie (jarduera amaitzean, txartela itzuli beharko dute; eta jatorrizkoa galduz edo hondatuz gero, txartel berria entregatzeak 2 euroren kostua izango du). Edo, bestela, Estadiora aurpegia ezagutzeko sistemaren bidez sartzeko zehaztapen eta baldintzak onartu ahal izango dituzte.

5

Eskolen dinamika hobea izan dadin, goiko mailetan izena emateko beharrezkoa da aurreko maila gainditua izatea. Gure irizpide teknikoari jarraituz, daitekeena da ikastarora datozenak maila, egun edo ordutegi batetik beste batera aldatzea.

11

Zeure patinak, kaskoa eta babesak ekarri behar dituzu.

15

Hiruhilekoko ordainketa.

22

Estadion egiten ari garen obrak direla eta, baliteke jardueraren instalazioak eta kokapenak aldatzea. Hala egokituz gero, horren berri emango dugu bere garaian.

Argibideak

Zer ekarri behar den: Kaskoa, patinak, babesak eta arropa erosoa

Ez ahaztu kaskoa zaintzea,
ekartzen ez baduzu, zure segurtasunerako, ezingo duzu jarduera egin

 

IRUDIEN GALERIA