Kiroldegia

Kirol anitzeko arauzko jokaleku estalia, hainbat areto kirol egiteko: saskibaloia, areto futbola, eskubaloia, boleibola, badmintona...

Irudia
Erabilera arauak:
  • 2021/2022 denboraldiko egutegi orokorra
  • Ordutegia: Astegunetan, 07:00etatik 21:30era.
    Asteburu eta jaiegunetan, 08:00etatik 21:30era.
  • Etor zaitez kirol jantzi eta oinetako egokiekin.
  • Lesioak saihestearren, egin itzazu berotze ariketak, hasi baino lehen; eta, bukatutakoan, luzaketak.
  • Erabilera librean, guztiek berdin gozatu ahal izateko, jokatu nahi dutenek beren artean antolatu behar dute, taldeak eratuz. Bi talde baino gehiago izanez gero, txandaka jokatzeko sistema bat ezarriko da.
  • Jardueraren batek edo haurrek —12 urtetik beherakoek— lehentasuna izateko egun eta ordutegi batzuk finkatu ahalko dira.

Trinket eraikineko beheko solairuan dago.