Hugo de Dios

Hugo de Dios

Hugo de Dios, Estadio Vital Fundazioko zuzendaria

«Ez dugu ahazten Estadioaren arrakastaren gakoa dela duen gizarte izaera»

Hugo de Dios (Bilbo, 1972) Estadio Vital Fundazioaren zuzendaria da joan den uztailetik. Espainiako piraguismoko txapelduna izan zen, eta 23 urteko esperientzia du kirol instalazioen zuzendaritzan.

Bere ardurapean izango ditu, besteak beste, administrazioa, abonatuekiko nahiz langileekiko harremana, eta instalazio berriak bultzatzea. Eta ez dugu ahatz: «Estadioaren arrakastaren gakoa, duen gizarte izaera da».

Hugo de Dios (Bilbo, 1972) Estadio Vital Fundazioaren zuzendaria da joan den uztailetik. Kirol munduari lotuta osatu duen curriculum pertsonal eta profesionala nabarmendu zen, Vital Fundazioak kargua betetzeko aztertu zituen ia ehun hautagaien artean. Piraguismoko Espainiako txapelduna izan zen, eta 23 urteko esperientzia du kirol instalazioen zuzendaritzan. Adibidez, aisialdi familiarrera bideratutako instalazioak zuzendu ditu, hala nola La Marisma kluba, 10.000 metro baino gehiagoko jarduera eskaintzarekin; edo Metropolitan kirol zentroen katea, non ipar eremuko 15 gimnasioen arduraduna izan zen, bai eta Espainia osorako merkataritza arloaren zein proiektu berrien arduraduna ere.

Urte horietan, lanbide profil ezin egokiagoa taxutu du, Estadion egiten ari garen eraldaketa integralari aurre egiteko. Bere arduren artean izango ditu administrazioa, abonatuekiko nahiz langileekiko harremana, eta instalazio berriak bultzatzea.

Nola iritsi zara Kantabriatik Estadiora?

  • Prentsan lanpostu hutsa ikusi nuenean, niretzat une ezin hobean iritsi zela pentsatu nuen. Entzuna nuen Estadiori buruz, bisitatzera etorri nintzen, eta oso proiektu interesgarria iruditu zitzaidan, nik urte hauetan egin dudan antzeko prozesu batean murgilduta: zentroetako aldaketen buru izatea, dela eraberritze integralak eginez, dela subrogatuz trantsizioa, gainbegiratzea, langileen lidergoa... Zeregin gogorra da; baina, era berean, ilusioz betea. Eta, obrez gain, kirol jardueraren eskaintza berria eta, batez ere, etorkizunerako perspektiba izugarriak biltzen ditu.

Erabateko eraldaketako une batean iritsi zara. Zein izan zen zure lehen inpresioa?

  • Banekien instalazio handi batera nentorrela, metro askoko azalerarekin eta 60 urte baino gehiagoko ibilbide luzearekin. Atetik sartzean, harritu eta poztu ninduen kanpoko instalazioen egoera onak; «country club» baterako ere duinak, baina hiriaren erdi-erdian egotearen abantailarekin. Oinez edo bizikletaz edozein tokitatik etor daiteke, eta hori ez dago leku askotan. Berde hau duten instalazioak, kanpoko igerilekuekin, eta kanpoko hainbeste metro karraturekin, hirien oso kanpoaldean egon ohi dira. Ikusgarria da. Orain, gehien behar zuen zati hori berritzeko prozesuan dago, instalazio berriekin, existitzen ez ziren zerbitzuekin, eta horrek Europan gutxi bezalako zentro bat bihurtuko du. Dena dauka, baita eskaintza proiektu guztiz eguneratua ere, eta ibilbide oparoa aurreikusten zaio.

Zer ekarriko du eraberrikuntzak?

  • Argi daukagu eraberritze hau zertarako egiten den: lehendik ditugun abonatuei zuzendutako hobekuntza bat da. Bolumen ezin hobea da. Erakunde pribatu batean, munta honetako eraberritze bat egiten duzunean, abonatu kopurua handitzeko da; guk zerbitzu hobea eta instalaziorik onenak emateko egiten dugu, Estadioren arrakastaren gakoa ahaztu gabe: duen gizarte izaera.

Familia kluba izanik eta gizarte sentimendu errotua izanik, sozializazio espazioak txiki samar geratu dira. Uste dut hori itzuli egin behar dela. Jarduera eraikin berrian itxaroteko eta atseden hartzeko gune bat egongo da. Baina ez da hori bakarrik: eraikin berri bakoitzean, gainerako abonatuekin harremanetan egoteko espazioak egon behar dira. Eta espazioez gain, sozializazioa funtsezkoa duten ekitaldiak sortu behar ditugu, gizarte aretoak; ostalaritza guneari buelta bat eman, metro asko baititu, eta entrenamenduak dituzunean ez ezik, aukera izan dezazun bertan egoteko, elkartu eta zerbait hartzeko, jateko...

Zein da zure hurrengo helburua?

  • Ez naiz obrak kontrolatzera soilik etorri. Kudeaketari buelta bat eman nahi diogu, batez ere abonatuei emandako arretan. Hilabete hauetan, dauden behar guztiak aztertzen aritu naiz, abonatuei eta langileei entzuten, hobetzeko arloak ikusteko. Hemen oso zerbitzu ona ematen da, eta egin ditugun gogobetetze inkestek oso kalifikazio altua ematen dute, sektoreko batez bestekoaren gainetik; baina beti daude hobetu daitezkeen gauzatxoak: langileekin lan egin, motibazioa, kohesioa... hobetzeko.