Indarra klubaren albisteak

Urrezko hiru domina, zilarrezko bat eta Espainiako bi errekor, Espainiako Master Txapelketan

Indarra

INDARRA VITAL klubaren jarduerarik nabarmenena, azken buletinetik, kategoria absolutuko Euskadiko txapelketan eta Espainiako banakako txapelketan parte hartzea izan da, besteak beste.

Kategoria absolutuko Euskadiko txapelketan, Zizurkilen, hiru herrialdeetako selekzioen jasotzaile nabarmenenak bildu ziren. Gure ordezkariak erregistro pertsonal onekin aritu ziren. Berriro ere, Álvaro Jiménez nabarmendu zen: parte hartze ona izan zuen, abiadan 125 kg jasota eta bi denborakoan 89 kg jasota. Poz handia eman zigun, berriz ere. Haren erregistro pertsonalek banakako lehen postua eman zioten, bere pisu kategorian; eta kategoria absolutuko Euskadiko hirugarren markarik onena.

Ona izan zen haren taldekideen jarduna ere: Javier Guruceaga zilarra izan zen 110 kiloko kategorian; Arkaitz Vuelta, zilarra 110 kilotik gorako gorputz pisukoan; eta Beñat Vuelta, brontzea, 65 kiloko kategorian. Brontzea eskuratu zuen, baita ere, Beiman Palaciosek, 89 kiloko kategorian. Eta Mikel Alonsok ere bosgarren postuarekin konformatu behar izan zuen, oraingoan.

Emakumezkoetan, Arantza Orive eta Izaro Pérez de Arrilucea gure ordezkariak ondo aritu ziren: brontzea 63 kiloko gorputz pisuko kategorian, eta merezimenduzko laugarren postua, hurrenez hurren.

Espainiako banakako txapelketako finalean, Zaragozako Helios Kirol Zentroan, gure hiria eta gure kluba ordezkatzen aritu ziren Arantza Orive eta Álvaro Jiménez. Orivek hamahirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen, 63 kiloko gorputz pisuko kategorian. Eta Jiménez, berriz, 89 kiloko gorputz pisuko kategorian, hamargarren geratu zen, bere erregistro pertsonaletatik urrun, lehiaketan dena ematea eragotzi zion ondoez txiki baten ondorioz.