Instalazioak erreserbatzeko

Abonatua zarenez, pilotalekuan, futbol zelaian, padel jokalekuan, kiroldegian, tenis jokalekuan, trinketean... jokatzeko eguna eta ordua erreserbatu ditzakezu aplikazio berriaren bidez.

Reservar instalaciones

Orain, erreserbak egiteko, 945131345 telefonora deitzeko edo harrera lekura etortzeko aukeraz gainera (jada ez dira hileroko zozketak egiten), aplikazio berria erabil dezakezu.

Erreserba 7 egun lehenago egin ahal izango duzu; eta bertan behera utzi ahal izango duzu, erreserbatu duzun horretarako 48 ordu falta diren arte.

 

Pista, pilotalekua, futbol zelaia, padel jokalekua, kiroldegia, tenis jokalekua, trinketa... nahi duzun egun eta ordurako erreserbatu ditzakezu aplikazioa erabiliz, 945131345 telefonora deituz, edo harrera lekura etorrita.

Abonatugabeek ezin dute jokalekurik erreserbatu; jokatu ahal izateko, ezinbestekoa izango dute erreserbaren titularra den abonatuak lagunduta jokatzea eta Estadioko sarrera txartel edo baimen egokia ordainduta izatea.

Gogoan izan ezazu: aurrez erreserbatu beharreko jokalekuren bat (pilotalekua, futbol zelaia, kiroldegia, tenis jokalekua eta trinketa) erreserba egin behar duzu jokatu aurretik. Jokalekuen erabilera aldez aurretik erreserbatu behar da, ezarritako prozedura eta baldintzak betez Estadio Vital Fundazioaren araudiko 23. artikulua).