Julio Basurto, Unai Fz. Retana eta Iñigo Urretxua: 'Sentido común en la nutrición para el deporte'

Julio Basurto, Unai Fz. Retana eta Iñigo Urretxua

Kirolariek —hala amateurrek nola profesionalek— bizkarrean motxila daramatela egin ohi dute ariketa. Motxila ikusezina izaten da, baina oso astuna da. Mito faltsuak eta sinesmen okerrak dauzka. Bere hitzaldian, Julio Basulto saiatuko da motxila hori kentzen edo, behinik behin, albait gehien arintzen. Batzuetan, hainbeste informazio jasotzen dugu, hainbeste eratakoa, askotan hain partziala eta gaizki interpretatua... Kirolaria, onenean, galduta ibiltzen da, eta ez du alaketarik egiten; eta, okerrenean, dietetako azken modari heltzen dio, edo gehigarriak hartzeari, eta azkenean errendimendua jaisten zaio eta bere osasunari kalte egiten dio.

Elikadura egokiaren oinarriak sendo izan behar ditugu. Elikaduraren lehen helburua izan behar du osasuna mantentzea eta hobetzea; eta, ondoren, kirol errendimendua hobetzea. Julio «deuseztatzen» saiatuko den mito nagusiak hauek dira: ezinbestekoa da azukre asko hartzea, kirol errendimendurako; kirola egitean, egarritu baino lehen edan behar da; elikadurako osagarriak beharrezko laguntzatxoa dira; zenbat eta proteina gehiago jan, gihar masa handiagoa...

Gai horiek landuko ditugu, eta nabarmenduko dugu osasunaren eta jarduera fisikoaren arloan lan egiten duten profesional eta teknikarien dema, elikaduran zentzuz joka dadin lortze aldera.

  • Julio Basulto, dietista-nutrizionista, liburu hauen egilekidea: No más dieta, Secretos de la gente sana, Comer y correr eta Más vegetales, menos animales. Liburu hauen egilea: Se me hace bola eta Mamá come sano.
  • Unai Fernandez de Retana, Gasteizko El Clarete jatetxeko sukaldaria.
  • Iñigo Urretxua, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna, Goi Mailako Kirol Errendimenduko masterduna, entrenatzailea eta txirrindularitzako estatuko zuzendaria. Zuok Sport enpresaren bazkide fundatza