
Gutiérrez terapeuta eta hezitzailea da, eta guztiontzat azaldu zuen zer alderdik eragiten dioten gure emoziozko erreakziobideari, eta zer alderditan esku hartu dezakegun gure gorputzetik bertatik.
Zer dira emozioak? Neurozientziarako, erreakzioak dira, inguruneari egokitzeko gure erantzunak, bizirik irauteko erantzunak. Entrenatu ditzakegu? Eta hori egin al dezakegu gorputzaren bidez?
Zer alderdik eragiten diote gure emoziozko erreakziobideari eta zein alderditan esku hartu dezakegu? Gure emoziozko erreakzioa erabakitzen duten alderdiak hiru dira: gure genetika (gure nortasunaren ezaugarriak), egindako ikaskuntzak, eta bizitzan zehar bizi izandako esperientziak.
Ikaskuntza berrien bidez trebetasunak garatu ditzakegu, egoera positiboekin lerrokatutako esperientzia positiboak bideratuta.
Hitzaldian, ikasi genuen gorputzak inguruneko informazioa interpretatzen duela, gure burmuin kontzienteak hori egin aurretik. Hau da, gure gorputzak «badaki», gure buru kontzienteak jakin baino lehen. Alderdi hori da oreka emozional hobea lortzeko entrenamenduaren oinarria.
Hizlariak:
- Karmele Gutiérrez: Gorputz Hezkuntzako lizentziaduna, terapeuta, emozioak gorputzaren bidez kudeatzeko prestatzailea. Bodyfulness ikastaroak ematen ditu.
- Ainhoa Elordi: Olabide Ikastolako irakaslea. Jaio aurreko eta jaiotza inguruko psikologian aditua, haptoterapeuta, haurren prebentzio emozionaleko espezialista.
- Joseba del Carmen: kirolaria. Kirol eta enpresa arloko trebatzailea.
