
Zer espero behar den (helburuak)
- Ingurumena zaindu dadin sustatzea.
- Mendiko hainbat eremu esploratzea eta ezagutaraztea.
- Gailurrera iritsi eta igoera burutzea.
Zergatik funtzionatzen duen (onurak)
- Metabolismoa suspertzea.
- Arnas bolumena eta biriken ahalmena handitzea.
- Indarra, iraupena eta koordinazioa hobetzea.
- Gogo aldartea hobetzea eta estresa murriztea.
Hiru Haundiak aintzinako ibilbidea, iraupen-lasterketa eta mendiko zeharkaldi garrantzitsuetako bat da Euskadin. 1987an, Manuel Iradier Txangozale Elkartea jarduera hori antolatzen hasi zen Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan zehar, eta hiru gailur enblematikoenetara igotzen zena: Gorbea (1.482m), Anboto (1.331m) eta Aizkorri (1.523m).
Gure proposamenak, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru gailur nagusiak gehi Nafarroako Berian gailurra (1.493m) hartuko ditu. Jarduera bikain hauek elkarren 2023/2024 denboraldian eta segidakoak ez diren 4 egunetan egingo ditugu.
Ordutegia: 08:00etatik 18:30era.
| Data | Lugar | Abonatua | Ez abonatua |
|---|---|---|---|
| Hiru Handiak zeharbidea - Aizkorri | |||
| Aza/25 | Etapa 2: Anboto Urkiolako Santutegitik | 20€ | 25€ |
Denboraldiko bigarren jarduera honetan, mendizaleok aurrean daukagu gehien desiratzen dugun gailurretako bat, Anboto mendia. Paiasaiaren edertasuna, silueta nahastezina eta Mariren egoitza, zaletasuna, natura, historia eta mitologia batzen den mendia.
Gure gaurko txangoa Urkiolako Santutegitik abiatuko da. Lehenengoz Urkiolagirre gailurratik pasatuko gara (beste garaietan Urkiolamendi izenekoa), Zabalandira joateko eta hemendik Anboto gailurrera ailegatuko gara (1.331m).
- Gutxieneko adina: 12 urte
- Prezioan sartuta daude bide erakusleak eta garraioa.
- Izen-ematea: abonatuentzat, irteera baino 15 egun lehenagotik hasita (harrera lekuan, 945 131 345 telefonora deituta, app edo Estadio Online webgunean); eta abonatugabeentzat, irteera baino 10 egun lehenagotik hasita (harrera lekuan, edo 945 131 345 telefonora deituta), irteeraren aurreko asteleheneraino edo toki guztiak bete arte.
- Ez da dirurik itzuliko irteerako astean bertan.
- Irteerak aire zabalean dira. Eguraldiagatik ez ditugu atzeratuko edo bertan behera utziko, ez eta dirua itzuliko ere.
- Data, helmuga eta/edo ibilbidea egokitu ahal izango ditugu.

