
Kirol Pluseko jarduera eskaintzan, Pilates Ball sartu dugu. Pilates tradizionalaren printzipioak eta (haren eraginak indartzearren) fitball pilotaren erabilera konbinatzen dituen diziplina bat da.
Pilates ball modalitateak pilates klasikoaren teknika eta pilota handiaren (fitball edo pilota suitzar izenez ere ezaguna) inguruko lana uztartzen ditu. Konbinazio horrek ezegonkortasun kontrolatuko osagai bat gehitzen du. Gorputzak core delakoaren muskulatura sakona aktibatu behar du, modu eraginkorragoan. Hartara, nabarmen hobetzen dira oreka, koordinazioa eta gorputz kontzientzia.
Saioak astelehenetan izango dira, 10:30etatik 11:20etara, 2. aretoan (Lurra). Saio bakoitzak 50 minutu iraungo du, eta bereziki diseinatuta daude gorputz osoa modu globalean lantzeko: bizkarrezurra egonkortzen duten giharretatik hasita, zangoak, ipurmasailak, sabelaldea eta bizkarra tonifikatzeraino. Hori guztia egitean erabiltzen den ikuspegia leuna, progresiboa eta artikulazioekiko errespetuzkoa da, era askotako jendearentzako egokia.
Jarduera hau bereziki gomendatzen zaie beren gorputz jarrera hobetu nahi dutenei, gerrialdeko eta zerbikaleko tentsioak arindu nahi dituztenei, edo besterik gabe pilatesen munduan modu dinamiko eta motibatzailean hasi nahi dutenei.

Onura nagusiak:
- Core delakoa eta muskulatura sakona indartzea.
- Oreka eta koordinazioa hobetzea.
- Jarrera zuzentzea eta ornoak lerrokatzea.
- Bizkarreko eta lepoko tentsioak arintzea.
- Inpaktu txikiz muskuluak tonifikatzea.
- Maila guztietarako egokia, aurretik esperientzia izan beharrik gabe.
Kirol Pluseko partaide baldin bazara, anima zaitez jarduera berri hau probatzera!
