
Pagadi bat zeharkatu bezain laster, tontorrera eramaten duten zelaiak zeharkatzen ditugu bide atsegin batetik. Beriain-eko “sorbalda” zabalera heldu eta gero tontorrean dagoen ermita ikusten dugu. Tontorrean zerbait jan eta gero, Lizarragako porturantz habiatzen gara.
Bidean bazkaria egiteko atsedena egiten dugu eta ondoren Andia mendizerraren zelaiak eta Karst formak zeharkatzen ditugo azkenik Lizarragako portura heltzeko. Bertan edari fresko eta kompainiaz gozatzen dugu, mendizaletasun egun Eder bikain hau ospatzeko.
