Senior Bodydance

Dantza eta ariketa fisikoa batzen ditu. Dantzatzen ikasteko, sasoian mantentzeko eta taldean dibertitzeko modu berezia eta originala. 55 urtetik gorako emakumeentzat diseinatua.

Senior Bodydance
Zer espero behar den (helburuak)
  • Musika gozatzea, mugimenduen eta ariketa erraz harmonikoen bidez.
  • Ariketa neurritsua egitea, sasoian mantentzea eta taldean erlazionatzea.
  • Dantzatzen ikastea, bakarka nahiz taldean.
  • Pelbiseko gihar eta eskeletu egitura indartzea.
  • Luzatze ariketen errutina bat ikastea.
  • Dibertitzea, ariketa fisikoa egiten den bitartean.
Zergatik funtzionatzen duen (onurak)
  • Ahalmen kardiobaskularra hobetzea.
  • Malgutasuna hobetzea.
  • Koordinazioa eta erritmoen ulermena hobetzea.

Bodydance

Dantzaren hastapenak eta mantentze fisikoa

1h 20min
Adina
Egunak
Ordutegia
Prezioa € / Hila
ABONATUA
ABONATUGABEA
INSTALAZIOA
OHARRAK
+ 55
Al Az
11:00
38 / 35 €
61 / 52 €
1

Adierazitako prezioa ikastaroko eta pertsona bakoitzeko da: normala / hobariduna (25 urtetik beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat). Estadio Vital Fundazioko abonatuak ez diren ikastarogileei, Estadiora sartzeko txartel bat emango zaie (jarduera amaitzean, txartela itzuli beharko dute; eta jatorrizkoa galduz edo hondatuz gero, txartel berria entregatzeak 2 euroren kostua izango du). Edo, bestela, Estadiora aurpegia ezagutzeko sistemaren bidez sartzeko zehaztapen eta baldintzak onartu ahal izango dituzte.

22

Estadion egiten ari garen obrak direla eta, baliteke jardueraren instalazioak eta kokapenak aldatzea. Hala egokituz gero, horren berri emango dugu bere garaian.

Argibideak

Zer ekarri behar den: kirol arropa eta oinetakoak.

 

IRUDIEN GALERIA