
Jardueraz betetako uda izan genuen: uztailean, arrakasta handiko ikastaro trinkoak; eta emakumezkoen Open IBP lehiaketa. Ondoren, irailean, klubak indarberrituta ekin zion berriz ere, gizonezkoen Open IBP lehiaketa antolatzeko. Parte hartze handia izan zuen, eta oso maila altuko partidak izan ziren.
Irailean, orobat, hasiera eman genien tenis eta padel eskolei. Aparteko parte hartzearekin hasi ziren, gure aurreikuspenak gaindituta. Eta, bi hilabete eta erdian, hainbat jarduera egin ditugu, bai tenisean, bai padelean.
Gure tenis taldeak VNRC liga ospetsuan lehiatu dira, kimu, haur, kadete eta absolutu kategorietan, guztiak modalitate mistoan. Klubaren ordezkariek ederki jardun dute.
Gainera, ohorea izan da guretzat Estadioko gure instalazioetan Arabako Haurren Masterra antolatzea; lurraldeko etorkizun oparoko tenislariak bildu ditugu hemen.
Padelean, gure jokalariek aktiboki parte hartu dute Araba Kopan, eta oso bilakaera ona izan dute.
Kategorien araberako masterrean, aipagarria dugu Vera Quintana (junior txapelduna) eta June Iriondo (kadete txapelduna) gure jokalariek lortutako arrakasta.
Dagoeneko prestatzen ari gara teniseko eta padeleko eguberrietako txapelketa trinkoak, bai eta kategorien araberako Estadioko eguberrietako txapelketa ere.
