Tolerantziaren Liga (Ukraina)

«Ikastetxeko jolastokian, denok gara berdinak»

«Ikastetxeko jolastokian, denok gara berdinak»

Tolerantziaren Liga Ukrainako ongintzazko erakunde bat da. Kirolaren, parte hartze demokratikoaren eta enpresa espirituaren bidez, pertsonen gizarte hezkuntza du ardatz, hezkuntza aukerak sortzeko eta kiroletan parte hartzea sustatzeko helburuarekin. Kirola erabiltzen dute marjinazioari, desabantailari eta desberdinkeriari aurre egiteko.

Duela urte eta erdi inbaditu zuen Errusiak Ukraina. Denbora honetan, Ukrainak biziro sufritu du, suntsituta ikusi baititu bere hiri asko, oinarrizko azpiegitura asko —hala nola eskolak eta ospitaleak—, milaka pertsona hil baitira —haurrak barne—, eta bizi baldintzak apenas iristen diren bizirik irauteko behar den horretaraino. Hala ere, beti dago jendea, frontean borrokatu beharrean, borrokatzen dena hurkoek aurkitu dezaten bizitzen jarraitzeko eta itxaropen argiari eusteko pizgarri bat. Eta kirola da, maiz, hori lortzeko bitartekorik onena.

Tolerantziaren Liga elkarte bat da, boluntarioz osatua: hezitzaileak, gizarte langileak, entrenatzaileak, artistak nahiz gazte liderrak, beren komunitateetan aktibo daudenak, Ukrainako haurren eta gazteen eskubideak babestea helburu dutenak. Kirola erabiltzen dute marjinazioari, desabantailari eta desberdinkeriari aurre egiteko.
Haien gizarte lana 2014an hasi zen, Errusiaren inbasioa baino askoz lehenago, herrialdearen ekialdeko lehen gatazkekin. Ukraina, Europako herrialde handienetan bigarrena, etnia anitzekoa da, hizkuntza anitzekoa, eta kultura anitzekoa. Ia 130 nazionalitate ditu, eta biztanleen % 22 gutxiengo etnikoetakoak dira. Horren ondorioz, azken hamarkadan istiluak, eztabaida politikoak eta matxinada armatua izan ziren ekialdeko eskualdean.

Tolerantziaren Ligaren ekimenen helburua da jendea sentsibilizatzea giza eskubideez, aniztasunarekiko tolerantziaz, genero berdintasunaz nahiz indarkeria mota eta abusu mota guztiak ezabatzeaz, gazteek programa eta jardueretan parte hartuz. Funtsean, hezkuntza eta kirol ekitaldiak, entrenatzaileen formakuntzako ekitaldiak, gazte klubak eta trukeak egiten dituzte.

Oleksandr Fomichov, Tolerantziaren Ligako entrenatzaile seniorra, bere jaioterri Donetsketik deserrotu zuten. Kievera bizi izatera aldatu ondoren, hango umezurztegi batekin hasi zen lanean, futbol jokalari profesional ohi gisa lortutako entrenamendu trebetasunak eskainita; era berean, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisariaturako abokatutzat lan egiten zuen. Han konturatu zen kirola plataforma eraginkorra zela pertsonak batzeko eta oztopoak hausteko. «Ikastetxeko jolastokian, denok gara berdinak».

Beraz, lankide batzuekin batera, urratsa eman zuten Tolerantziaren Liga ongintzako erakunde gisa formalki erregistratzeko, eta Kieven lortutako emaitza onak herrialde osora eramateko.

Tolerantziaren Ligak —eta, zehazki, «Jolas egizu giza eskubideen alde» kanpainak— ikastetxeko jolastokia erabiltzen du kirolaren bidez giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza modu inklusibo eta irisgarrian sustatzeko plataformatzat. Haien lehentasuna da desgaitasuna duten pertsonak, gutxiengo etnikoak, LGBTQI+ komunitatea, gizarte egoera ahuleko auzoetako pertsonak edo gatazka armatuak pairatzen dituztenak integratzea. «Jolas egin dezagun» programan, entrenatzaileak astean 6 egunetan biltzen dira, gizarte heziketarako eta umeentzako futbol entrenamenduetarako. «Haien aurpegietan irribarreak ikusten ditugunean, badakigu gure lana egin dugula.»

Erakundea hiru pertsona talderekin erlazionatzen da nagusiki; talde horiek futbolean rol banarekin parte hartzen dute. Lehenik eta behin, FC Shakhtar (Donetsk) Ukrainako Futbol Liga Nagusiko txapeldunaren babesarekin euren futbol eskolara (doakoa) joan ziren neska-mutilak. Bigarrenik, lau hilabetez teoria ikasten eta futboleko zuzendaritzan eta entrenamenduan esperientzia praktikoa hartzen diharduten nerabeak. Eta hirugarrenik, Ukraina ekialdeko gatazka militarraren gune griseko gizonezko jokalari, epaile eta entrenatzaileak.

Beste jarduera eremu batean, Tolerantziaren Liga ahalegintzen da futbolean emakumeen ikusgarritasuna areagotzen —futbola baita Ukrainako kirolik ezagunena—, diskriminazio positiboko neurrien bidez: gola neskato batek sartzen duenean, bi gol sartzearen balioa du. Horren aurretik, emakumeek batez ere atezain edo atzelari jokatzen zuten. Orain, mutilek ulertzen dute neskak aurrelari izatearen abantaila, eta askoz ere pase gehiago ematen dizkiete.

Halaber, garrantzitsutzat dute entrenatzaileak inplikatzea eta heztea. Horretarako, Europako Elkartasun Kidegoarekin eta AEBko Bake Kidegoarekin lan egiten dute. 2019/2020 denboraldian, Ukrainako Emakumezkoen Liga Nagusiko 10 futbol kluben artean 40 gizonezko entrenatzaile eta 10 emakumezko zeuden, emakumezko entrenatzaile nagusi bakar bat izanik. Helburua da oinarrizko futboleko inguruneetan emakumeen ordezkaritza gutxienez % 30era iristea.

Futbola tresna bikaina da gizarte kohesioa eta autoadierazpenerako ingurune segurua sortzeko. «Ahalik eta inklusiboenak izaten saiatzen gara. Tokiko futbol elkartearekin akordio bat dugu, eta gure Tolerantziaren Liga sortu genuen (gure gobernuz kanpoko erakundearen izen bera). Badugu arau bat: talde bakoitzeko kide guztiek minutu kopuru berdina jokatu behar dute. Partida bakoitzaren aurretik, taktikoki pentsatzen dute, eta erabaki komun batera iristen dira: nork jokatuko duen lehen erdian, eta nork bigarrenean. Horrela, gatazken eta bullyingaren arrazoiak murrizten ditugu. Haurrek ulertzen dute ezen, irabazi nahi badute, hobe dela taldeko kide guztiei laguntzea, beren trebetasun onenak agertzen laguntzea, eta helburu bateratu bat lortzeko inpaktu handiagoa izatea.»