
NORK ERABIL DEZAKE?
Kirol Plusean alta emanda bazaude eta zure kirol edo jolas jarduera Estadion bertan zure lan jarduerarekin bateragarri egin nahi baduzu, urriaren 1etik libreki sartu ahalko zara Working Estadiora, eraberritutako espazio berri honetaz gozatzeko, kafetegiaren ondoan, lanpostuz, konektibitatez, bilera gelez eta deietarako baliabideez hornitua.
Kirol Plusean izena emanda ez bazaude, gune horretara sartzeko, 3 € besterik ez duzu ordaindu behar goizeko txandarako; 2 €, arratsaldeko txandarako; eta 5 €, egun osoko txandarako. 16 urtetik gorakoentzat.
Bi kasuetan, bilera gela edozein txandatan erabiltzeko erreserba daiteke, 15,10 eta 25 euroan, hurrenez hurren (Working Estadio bilera gelako pantaila erabiltzeko jarraibideak). Erreserbarekin baino ezin da erabili.
Zer zerbitzu ematen ditu?
- 180 metro koadroko espazio gardena, altzariz hornitua eta giro lasai eta atseginean lan egiteko apaindua.
- WiFi bidezko konexioa (pasahitza egunero aldatzen da, eta aretoko monitore batean ageri da), eta kable bidezkoa.
- Gehienez 20 lagunentzako edukiera, eta lanerako 9 postu mahaidun.
- 3 gela intsonorizatu; bi, telefono deietarako.
- Bilera gela, bideokonferentzia sistema profesionalarekin (irudia eta soinua), leku banatan dauden bi talderen edo gehiagoren arteko bilerak egiteko.
- Ur freskoko postua.
Ordutegiak eta txandak
Working Estadio erabilgarri dago instalazio orokorrak irekitzen diren egun guztietan,* astelehenetik igandera, 08:00etatik 21:00etara.
Edukiera hobeto aprobetxatzeko, erreserbak hiru modalitate edo txandatan antolatzen dira:
- Goizez, 8:00 - 14:30.
- Arratsaldez, 14:30 - 21:00.
- Egun osoz, 8:00 - 21:00.
NOLA SARTU?
Ezinbestekoa duzu Estadio Vital Fundazioaren aplikazio berria deskargatzea. Oraindik deskargatu ez baduzu, mezu elektroniko honen amaieran aurkituko dituzu bi QR kode, hori egin ahal izateko.
Aplikaziotik, Working gunean zure espazioa erreserbatu ahal izango duzu; bai eta harrera lekura etorrita edo 945 131 345 telefonora deituta ere.
- Gehienez ere 7 egun lehenago egin dezakezu erreserba.
- Erreserba ezeztatzeko, zatoz harrera lekura edo deitu 945 131 345 telefonora, saioa baino egun bat lehenago gutxienez.
- Kontuan izan ezazu: txanda hasi ondoren (goizez edo arratsaldez) erreserba bat egin nahi baduzu, harrera lekutik pasatu beharko duzu, aktibatzeko eta sartu ahal izateko.
Erreserba baieztatu ondoren, Working Estadiora sartu ahal izango zara zure abonatu eskumuturrekoa aretoko sarrerako irakurgailura hurbilduta.
Deskarga ezazu aplikazio berria:
GOGOAN IZAN...
- Ezinbestekoa duzu Estadio Vital Fundazioaren aplikazio berria deskargatzea.
- Sarbidea pertsonala eta indibiduala da, soilik 16 urtetik gorakoentzat, eta ezin da inor sartu zerbitzuan erregistratuta egon gabe.
- Interneteko konexioaren erabilera zure erantzukizunpean dago erabat.
- Egoki erabil itzazu altzariak, eta errespeta ezazu haien kokapena.
- Gorde ezazu lan giroa: bilerak eta telefono bidezko elkarrizketak, horretarako guneetan egin behar dira.
- Ekipoak (ordenagailuak, tabletak, telefonoa, monitoreak) isilik edo entzungailuekin egon beharko dira.
- Debekatuta dago barruan jatea edo freskagarririk edatea.
- Erraztu itzazu garbiketa lanak, ez utzi hondakinik, eta erabil itzazu zakarrontziak edo edukiontziak.
* Itxita dago abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta irailaren azken ostiralean, bai eta abenduaren 24ko eta 31ko eta abenduaren 6ko arratsaldeetan ere.

