Aquagym

Egokitzapen eta mantentze fisikoa, taldean eta musikarekin, urak eskaintzen dituen baldintzak aprobetxatuz.

Gasteizko Aquagym Igerilekua
Zer espero behar den (helburuak)
  • Ariketa fisikoa uretako ingurunera egokitzea, materialarekin edo materialik gabe, soilik uraren akzio eta erreakzio indarra aprobetxatuz. Izan ere, indar horren eraginez, egiten dugun mugimendu bakoitzarekin lanean jartzen dira gutxienez bi gihar multzo.
  • Gehienbat beheko gorputz erdiko gihar guztiak lantzea; baina gorputz osoa lantzen da.
  • Estresa alde batera uztea eta erlaxazioa bilatzea.
Zergatik funtzionatzen duen (onurak)
  • Egoera fisiko orokorra hobetzen du: hala giharren eta eskeletoaren tonua nola ahalmen kardiobaskularra.
  • Odol zirkulazioa hobetzen du.
  • Gorputz jarrera zuzentzen du, eta koordinazioa hobetzen.
  • Estresa murrizten laguntzen du.

AQUAGYM

Mantentze fisikoa

45min
Adina
Egunak
Ordutegia
Prezioa € / Hila
ABONATUA
ABONATUGABEA
INSTALAZIOA
OHARRAK
+ 18
Al Az
9:00
38 / 35 €
61 / 52 €
+ 18
As Og
9:00, 15:30
38 / 35 €
61 / 52 €
1

Adierazitako prezioa ikastaroko eta pertsona bakoitzeko da: normala / hobariduna (25 urtetik beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat). Estadio Vital Fundazioko abonatuak ez diren ikastarogileei, Estadiora sartzeko txartel bat emango zaie (jarduera amaitzean, txartela itzuli beharko dute; eta jatorrizkoa galduz edo hondatuz gero, txartel berria entregatzeak 2 euroren kostua izango du). Edo, bestela, Estadiora aurpegia ezagutzeko sistemaren bidez sartzeko zehaztapen eta baldintzak onartu ahal izango dituzte.

10

Aquagap, Aquagym eta Aquatonic jardueretan, ederki etorriko zaizu gomazko galtzerdiak ekartzea; eta, Aquaplus jarduerarako, uretako betaurrekoak.

19

Bainatzeko jantziak beharko dituzu: txanoa, bainujantzia, txankletak...

22

Estadion egiten ari garen obrak direla eta, baliteke jardueraren instalazioak eta kokapenak aldatzea. Hala egokituz gero, horren berri emango dugu bere garaian.

Argibideak

Zer ekarri behar den: bainujantzia, txankletak, igerilekuko txanoa eta xukadera.

 

IRUDIEN GALERIA