Irakaskuntza igerilekua

Igerileku estali klimatizatua, 8 x 12 metrokoa, 31 ºC-ko tenperatura duena, eta 0,9 metroko batez besteko sakonera. Batez ere irakaskuntzarako eta errehabilitaziorako da. Sorosleek etengabe artatua.

Irudia

Irekiera eta ordutegiak:

  • Astegunetan, 07:00etatik 21:30era; asteburuetan, 08:00etatik 21:30era; eta igande-jaiegunetan (uztail-abuztuetan) 14:30eraino.
  • Abuztuaren 1etik 15era itxita, urteroko ikuskatzea egiteko.
Erabilera arauak:
  • Erabilgarri dago (salbu eta Fundazioak programatutako jarduerarik izanez gero) Estadio irekita dagoen egutegi eta ordutegi osoan (21:30 arte).
  • Dutxatu bainatu aurretik, eta erabili txanoa.
  • Ez erabili bermudarik edo "boardshort" delakorik, eta erabili txankletak.
  • Ez molestatu besteak bat-bateko murgilaldiekin, lasterka...
  • Lagun egin uretan ondo-ondo moldatzen ez diren 7 urtez beherakoei.
  • Garaiz ibili, saioa bere orduan has eta buka dadin.
  • Egin kasu soroslearen eta/edo irakaslearen jarraibideei, eta bete itzazu jarraibide horiek.

Igerileku estaliaren eraikineko lehenengo solairuan dago.